Athletic Club
Sarreren prezioa murriztuta
Valentziak Athleticen aurka Mestalla betetzeko kanpaina plazaratu du
Erredakzioa
Ostegunean Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partida jokatuko da, 19:00etan. Sarrerek 5 eta 15 euro artean balioko dute bazkideentzat. Bazkide ez direnentzat; 15 eta 40 euro arteko prezioa.
-
Mestalla. Argazkia: EFE
Ostegunean jokatuko da Valentzia eta Athleticen arteko Europa Ligako final-zortzirenetako itzulerako partida. Hori dela eta, Valentziak Mestalla betetzeko kanpaina plazaratu du, sarreren salneurriak murriztuz.
Bazkideek erosi ahal dituzten sarrerek 5 eta 15 euro arteko salneurria izango dute; bazkide ez direnentzat, aldiz, 15 eta 40 euro arteko prezioa. Klub valentziarrak jakinarazi duenez, jada 30.000 bazkidek erosi dute sarrera eta Mestalla betetzetik gertu egongo dela uste dute.
dela uste dute.