Itxi

Athletic Club

Lesio larria

Laporteri asteartean egingo diote ebakuntza, eskuineko peronean

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko zentrala Frantziako 21 urtez azpiko selekzioarekin jokatzen zegoela lesionatu zen. Zelaitik min hartuta atera zuten eta litekeena da denboraldiari egur esatea.

1:01

Aymeric Laporte Athleticeko jokalariari asteartean egingo diote ebakuntza, eskuineko peronean, talde zuri-gorriak aditzera emandakoaren arabera.

Jokalariak "eskuineko peronean eta orkatilan haustura-lokadura" bat izan du Frantziako eta Eskoziako 21 urtez azpikoen selekzioek Angersen jokatutako partidan, Athleticek aditzera emandakoaren arabera. Lesio mota kontuan hartuta, litekeena da jokalari zuri-gorriak denboraldiari agur esatea.

Zuri-gorria partidako 59. minutuan lesionatu zen, gorputzaren pisu guztiarekin bere eskuineko hankaren gainean jausi ostean, Eskoziako jokalari batekin Frantziako arean izandako jokaldi batean. Laporte zelaitik atera behar izan zuten, min handia zuela adierazten zuen bitartean.

Laporteren mezua

Partida amaitu eta ordu gutxira, eta Angerseko ospitalean lehen azterketa medikua egin ostean, Laportek mezua bidali zuen Instagram bidez, gaztelaniaz eta frantsesez,  lesioa larria zela aurreratzeko.

"Lehen probak egin ostean, irudiak ez dira batere onak. Bihar proba gehiago egingo dizkidate eta horien berri emango dizuet. Eskerrik asko ematen ari zareten babesagatik! Handiak zarete!", idatzi zuen jokalariak.

uen jokalariak.