Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Williamsek gainkarga dauka eta ez dago baztertuta Sevillarako

Erredakioa

Athleticek jakinarazi duenez, "gainkarga dauka ezker izterraren atzeko aldean". Sendatzeko epea "datozen egunetako bilakaeraren araberakoa izango da".

  • Iñaki Williams. Argazkia: EFE

    Iñaki Williams, Rayoren aurka sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Iñaki Williamsek min hartu zuen Rayo Vallecanoren aurkako partidan eta jokalariak gainkarga duela jakanirazi du Athleticek. Williamsek ez dauka hausturarik eta ez dago baztertuta Sevillaren aurka Europa Ligako final-laurdenetako itzulerako partida jokatzeko.

Athleticek jakinarazi duenez, "gainkarga dauka ezker izterraren atzeko aldean". Sendatzeko epea "datozen egunetako bilakaeraren araberakoa izango da". Baina Williamsena ez da osteguneko partidarako zalantza bakarra, Etxeita ere min hartuta baitago. "Etxeitak justutxo eta minduta amaitu du partida", adierazi zuen Ernesto Valverde entrenatzaileak Rayo Vallecanoren aurkako partidaren ostean.

Ostegunerako Aymeric Laporteren eta Sabin Merinoren baja ziurrak ditu Athleticek, baina joaneko partidan zigortuta egon zen Raul Garcia jokatzeko prest izango du.

 

o du.

 

o du.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic