Itxi

Athletic Club

Irudi kaskarra

Valentzia-Athletic (2-0): Gaizki zuri-gorriak Mestallan

Erredakzioa

Caparrosen taldeak partida irabazteko meriturik ez du egin, eta Valentziak ahalegin handirik egin gabe irabazi dio, ez baitzaio beharrezkoa izan.

Athletic Clubek 2-0 galdu du Mestallan&' || 'nbsp;Valentziaren aurka&' || 'nbsp;BBVA&' || 'nbsp;Ligako 31. jardunaldia itxi duen neurketan.&' || 'nbsp;Etxekoen golak David Silvak egin ditu.

Athleticek kemenik gabeko taldearen irudia eman du Mestallan, Europarako sailkatu nahi duen talde batek eman behar duen itxuratik oso aldenduta.

Valentziak Athleticek baino hobeto erabili du baloia. Zuri-gorria baliabiderik gabeko taldea izan da gaurkoan eta etxekoak urduri jartzeko gaitasunik ere ez du eduki.

Valentziaren gol-aukera ugarietako batean lehenengo gola heldu da. David Silvak egin du, aldaratze bat sarera bidalita. Merezitako zigorra estrategiako jokaldiak defendatzeko zailtasun asko izan dituen Athleticentzat.

Bigarren zatiaren hasierak ez du partida gehiegi aldatu. Hala ere, 56. minutuan&' || 'nbsp;Fernando Llorentek partidako aukerarik onena eduki du. Bere burukada bikain atera du Cesar atezainak.

Aukera honen ostean, eta Yeste berdegunean zela, talde zuri-gorriaren unerik onenak iritsi dira.

Joaquin Caparrosen taldea ondo ari zen, baina Silvak orduantxe gol bat asmatu du, bigarrena egin du jokaldi polit batekin, eta zuri-gorrien asmo onak zapuztu ditu di-da batean.

Golak lasaitasuna eman dio Valentziari eta Athleticen albisterik ez da izan azken minutuetan. Zuri-gorriek partida lasaiegia oparitu diote Emeryren taldeari, eta ahalegin handirik egin gabe lortu dituzte hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

2 - Valentzia: César, Bruno (Marchena, 83''), Albelda, Alexis, Jordi Alba, Joaquín, Banega, Baraja, Vicente (Mata, 88''), Silva eta Villa (Domínguez, 79'').

0 - Athletic Club: Iraizoz, Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Koikili, David López (Iturraspe, 54''), Gurpegui, Javi Martínez (Díaz de Cerio, 72''), Gabilondo (Yeste, 54''), Susaeta eta Llorente.

Golak: 1-0, 35'': Silva. 2-0: 62'': Silva.

Horrela bizi izan dugu neurketa eitb.com-en.