Itxi

Athletic Club

Igandean, 12:00etan

Aduriz, Sabin eta Williams gabe Malagaren aurka

Erredakzioa

Athleticek Rosaledan jokatuko du igande honetan, 12:00etan. Zuri-gorriek garaipena lortu nahi dute Europa Ligatik kanporatuta geratu dela ahazteko.

1:19

Athleticek Malagaren aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan, Rosaledan. Ostegunean Europa Ligatik at geratu ostean Ligako bosgarren postua eskuratzea da zuri-gorrien helburu nagusia.

Sevillaren aurkako partidatik igandeko norgehiagokara arte, 70 orduko atsedena besterik ez du izango Athleticek. Gainera, Aritz Adurizen, Sabin Merinoren eta Iñaki Williamsen bajak izango ditu talde bizkaitarrak.

Ustezko hamaikakoak:

Malaga: Ochoa; Torres, Albentosa, Weligton, Ricca; Juanpi, Camacho, Recio, 'Chory' Castro; Charles eta Cop.

Athletic: Iraizoz; Lekue, Gurpegui, Etxeita, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Eraso, Muniain; eta Viguera.

Epailea: Jose Maria Sanchez Martinez.

Zelaia: Rosaleda.

Ordua: 12.00etan.

ong> 12.00etan.

ong> 12.00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic