Itxi

Athletic Club

Uztailaren 11tik aurrera

Athleticek Lezaman egingo du denboraldiaurrea

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak ez du kanpoan stagerik egingo eta Lezamako kirol instalazioetan osatuko du denboraldiaurrea, uztailaren 11n hasita.

  • Athletic Club. Argazkia: EiTB

    Valverde, entrenamendu baten aginduak ematen. Argazkia: EiTB

Athleticek astelehen honetan jakinarazi du ez duela kanpoan kontzentraziorik egingo 2016-2017. denboraldiaurrean eta, ondorioz, uztailaren 11tik aurrera Lezaman egingo dituzte entrenamenduak.

Klubaren kanal ofizialetan iragarri dutenez, "ez dago kontzentraziorik aurreikusita" eta taldeak "denboraldiaurreko partidak jokatzeko soilik bidaituko du". Denboraldiaurreko partiden xehetasunak datozen egunetan publikatuko dituela esan du Athleticek.

Ernesto Valverde entrenatzaileak uztailaren 11rako deitu ditu lehen taldeko jokalariak. Igande horretan, 10:30ean, "taldeko argazkia aterako da ondoren jokalariak multzo ezberdinetan banatu eta entrenamenduak eta froga medikuak egingo dira".

 

dira".

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic