Athletic Club
" Aduriz Kasua"
RFEF-k Mallorcaren aurkako Athleticen errekurtsoa gaitsetzi du
Erredakzioa
RFEF-eko Komite Legegilearen epaiak dioenez, LFP izan behar da kasuari buruz azaldu behar dena.
Futboleko Espainiako Real Federazioko Komite Legegileak (RFEF) Athleticen helegitea gaitsetzi du. Athleticek, Mallorcaren aurkako, Adurizen fitxaketa dela eta ez ordaintzearen erreklamazioa egin zuen eta RFEF-k konpetentzia ukatu egin du arazoa argitzeko.
EFE agentziak jakinarazi duenez, epaiak Adurizen fitxaketa, 2008ko abuztuaren 29an egindako kontratua, Futbol Profesionaleko Ligan (LFP) aurkeztua izan zen eta organismo hori izan behar da kasuari buruz epaia eman behar duena.