Itxi

Athletic Club

19 urte egin ditu Bilbon

Athletic: Yestek ez du jarraituko

ETB

Jokalariaren eskaera ekonomikoa gehiegizkoa dela iruditzen zaio Zuzendaritza Batzordeari. Yestek berak Athletic utziko duela iragarri du.

Fran Yestek ez du Athleticen jarraitu behar. Zuzendaritzak atzo arratsaldean hartu zuen erabakia. Jokalariaren eskaera ekonomikoa gehiegizkoa dela iruditzen zaie.

Gehiengoz hartu zuen erabakia zuzendaritzak. Baina harrigarriena da, taldeak ez diola ez Yesteri, ez Jokin Barcena bere ordezkariari erabakiaren berri eman oraindik.
Athleticen jarraituko ez duela prentsaren bidez jakiteak sutan jarri du jokalaria. Eta ez da hori gertatzen zaion lehenengo aldia. Hori dela eta, gaur komunikatu bat kaleratuko du.

Yestek 19 urte egin ditu Athleticen. Horietatik 12 lehen taldean. Guztira 353 partida jokatu eta 59 gol sartu ditu.

Baina, Athleticeko zuzendaritzak atzo egindako bileran, Yesteren auzia baino gehiago eztabaidatu zen. Basaurikoari buruzko erabakia berehala batean hartu zuten. Diskusiorik garratzenak Fernando Garcia Macua presidentearen jarrerari buruz izan ziren. Erabakiak bere kabuz eta besteen iritzia kontutan hartu gabe hartzea leporatzen diote zuzendaritzako batzuek. Eta zuzendaritza uztea ere buruan dute.