Athletic Club
Liwroen
Futbol-zelaia Kongon, "Ezinezko Partida"n bildutako diruarekin
Erredakzioa
Liwrokoak dira Athleticen himnoa abestu zuten haurrak, bideo hunkigarria benetan.
Joseba Etxeberriaren omenez egindako partidan bildutako diruarekin futbol-zelaia eta aldagelak eraikiko dituzte Liwroen (Kongon), jakinarazi du klubak.
Asteleheneko partidan 200 umeren kontra aritu ziren Athleticeko jokalariak. Hitzordura 20.000 bat zale hurbildu ziren eta bakoitzak euro bat ordaindu zuen.
Liwrokoak dira Athleticen himnoa abestu zuten haurrak, bideo hunkigarria benetan.