Athletic Club
Egun garrantzitsua Athleticen
Gaur jarriko da San Mames Barriaren lehen harria
Erredakzioa
Ekitaldian Athleticeko presidenteaz gain, lehendakaria, Bizkaiko ahaldun nagusia, Bilboko alkatea eta BBKko presidentea izango dira. Jaurlaritza milioi bat euroko aportazioarekin sartu da.
Athleticen historian egun garrantzitsua izango da asteazkenekoa. San Mames Barriaren lehen harria jarriko dute.
Klubak zein erakundeek, ekitaldi biribila izatea nahi dute, eta dagoeneko hasi dira ekitaldia prestatzen. Astearte honetan San Mames Barria elkartearekin bat egingo du Eusko Jaurlaritzak 55 milioi jarriz. Asteazkeneko ekitaldian Macua Athleticeko presidenteaz gain, Patxi Lopez lehendakaria, Bizkaiko ahaldun nagusia, Bilboko alkatea eta bbk-ko presidentea izango dira.