Itxi

Athletic Club

2016-2017. denboraldiaurrea

Aduriz: 'Iragan denboraldia hobetzea da gure helburua'

Erredakzioa

Athleticek datorren denboraldiari ahalik eta sasoi onenean ekiteko prestatzen jarraitzen du, eta Lezaman beste entrenamendu bat egin ostean Aritz Adurizek hitz egin du prentsa aretoan.

Athleticen denboraldiaurrea aurrera doa, eta 2016-2017. denboraldiari ahalik eta ondoen ekiteko helburuarekin jarraitzen du lanean. Eurokopa jokatu duten Mikel San Jose eta Aritz Aduriz plangintza bereziarekin ari dira lanean eta aurrelari zuri-gorria izan da protagonista prentsa aretoan.

"Baneukan gogoa lanera itzultzeko. Mikel San Jose eta biok oraindik ez dugu jokatu partidarik eta gogotsu gaude, aukeraren bat edukiko dugula uste dut. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, eskertzen da, ia hilabete gehiagoko atsedena izatea", esan du Adurizek.

Datorren denboraldiari begira Athleticen helburua zein izan behar den ere argi du aurrelariak: ""Gure asmoa beti aurrekoa hobetzea da. Ahalik eta neurketa gehien irabaztea. Laugarrenez Europan egotea nahi dugu. Pertsonalki ere, hobetzea da beti nire intentzioa, taldeari ahalik eta gehien lagundu ahal izateko. Futbolean atzera begiratzeak ez du ezertarako balio, egunero hobetzen joan behar gara".

Jokalarientzat denboraldiaurrea izaten da gogorrena eta denboraldiari ekiteko irrikaz daude. "Denboraldiaurreko lan plangintza liga hasierara ahalik eta sasoi onenean iristeko prestatuta dago. Urtez urte Europan egotea oso garrantzitsua da Klubarentzat. Ondo hastea oso garrantzitsua dela badakigu, lasaitasuna eta konfiantza ematen du horrek. Atzerriko taldeen aurka jokatzea beti da ona, ez gaude hain ohituta. Ilusioarekin eta gogou gaude", adierazi du Aritz Adurizek.

Athleticek ez du fitxaketarik egin datorren denboraldiari begira, baina Adurizek taldea oso ondo ikusten du: "Jokalari berriak iritsi edo ez, talde bikaina dugu datorkigunari aurre egiteko".

aurre egiteko".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic