Itxi

Athletic Club

Molinonen

Irain arrazistak pairatu zituen Williamsek

Agentziak | Erredakzioa

Clos Gomez epaileak Sporting - Athletic partidako aktan lehen zatiko 22. minutuan izan zirela jarri zuen.

  • Williams, Molinon futbol-zelaian. EFE

    Williams, Molinon futbol-zelaian. EFE

Xixongo Sportingek eta Athleticek LaLiga Santandereko lehen jardunaldiko norgehiagoka jokatu zuten Molinoneko futbol-zelaian.

Partidaren 2. minutuan Clos Gomezek partidaren aktan Iñaki Williams jokalariak Irain arrazistak pairatu zituela idatzi zuen.

Aktak dio 'partidaren 22. minutuan neurketa minutu bat geldituta egon zela futbol-zelaiko zati batean Iñaki Williamsen kontra tximinoaren onomatopeia oihukatu zutelako'.

 




/>