Itxi

Athletic Club

Igandean, 20:15ean

Athleticek Ligako lehen puntuak nahi ditu, Bartzelonaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek puntuak behar dituzte lehenengo jardunaldian El Molinonen galdu ostean.

  • Balenziaga eta Messi. Argazkia: Efe.

    Balenziaga eta Messi. Argazkia: Efe.

Athleticek Bartzelona hartuko du igandean San Mamesen, Ligako klasikoetako batean. Bilbotarrek denboraldiko lehen puntuak lortu nahi dituzte, sasoi betean dagoen Bartzelonaren aurka: kataluniarrek Espainiako Superkopa irabazi berri dute, eta Ligako estreinakoan jipoia eman zioten Betisi.

Zuri-gorriek neurketa etsigarria jokatu zuten Gijon aldean, eta 2 eta 1 galdu zuten. Orduan ageria utzi zuten ohiko titularrek oraindik denbora behar dute sasoi punturik onena lortzeko.

Bartzelonak, berriz, bideo onari eutsi nahi dio lehen jardunaldia ligako lidergoan amaitu ostean. Hiru garaipen jarraian lortu dituzte Luis Enriqueren gizonek denboraldiaren hasieran: Betisen aurkakoa (6-2), eta Superkopako biak Sevillaren aurka (0-3eta 2-0).

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Williams, Raúl García, Susaeta eta Aduriz.

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Piqué, Umtiti, Jordi Alba; Rakitic, Sergio Busquets, André Gomes o Denis Suárez; Messi, Luis Suárez eta Arda Turan.

Epaiela: Mateu Lahoz (Valentziako batzordekoa).

Estadioa: San Mames.

Ordua: 20.15ean.