Athletic Club
Europa League
Sassuoloren kontra jokatzeko 20 jokalari deitu ditu Valverdek
Erredakzioa | Agentziak
Javi Eraso, Gorka Elustondo eta Enric Saborit etxean geratu dira Mikel Ricoren batera, azken hau lesionatuta.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak 20 jokalari eraman ditu Italiara Europa Ligako multzoen faseko lehen partida jokatzeko. Zuri-gorriek ostegunean dute hitzordua Sassuloren aurka Mapei Stadium futbol-zelaian arratsaldeko 19:00etan.
Deialdia
Iraizoz, Herrerín, Arrizabalaga, Boveda, Laporte, San Jose, Beñat, Iturraspe, Muniain, Williams, Vesga, Susaeta, Lekue, Etxeita, De Marcos, Sabin Merino, Aduriz, Raul Garcia, Balenziaga eta Yeray.
Javi Eraso, Gorka Elustondo eta Enric Saborit etxean utzi ditu Valverdek. Mikel Rico, minduta, Lezaman geratu da ere.
a ere.