Athletic Club
UEFA Women's Champions League
Athleticek final-zortzirenetarako txartela lortu nahi du Danimarkan
Erredakzioa
Zuri-gorriek 2-1 irabazi zioten Fortuna Hjorringi Txapeldunen Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida. Asteazken honetan jokatuko dute itzulerako partida.
Athleticeko neskek UEFA Women´s Champions Leagueko final-hamaseirenetako itzulerako partida jokatuko dute Fortuna Hjorringen aurka asteazken honetan, 19:00etan. San Mamesen jokatu zen joaneko partidan 2-1 irabazi zuen talde bizkaitarrak.
Joseba Agirrek zuzentzen duen taldeak ezustekoa eman zuen Hjorringi joaneko partida irabazita eta Iberdrola Ligako azken bi partidetan ere garaipenak lortu ditu Betisen eta Santa Teresaren aurka.
Zuri-gorriek Garazi Muruaren baja izango dute itzuerako norgehiagokarako, joaneko lehian lesionatu baitzen. Bestalde, Nekane prest egongo da Santa Teresaren aurka jokatu eta gol bat ere sartu baitzuen.
Fortuna Hjorring, aldiz, bere faboritoaren papera betetzen saiatuko da. Oso talde indartsua da San Mameseko azken 20 minutuetan azaldu zuen bezala. Danimarkarrek etxean jokatzearen faktorea baliatu nahi dute.
Ustezko hamaikakoak:
Fortuna Hjorring: Maria Christensen; Tuija Hyyrynen, Luna Gewitz, Nevena Damjanovic, Florentina Olar; Karoline Smidt, Nora Heroum, Tamires de Britto, Sara Hansen; Camila Larsen eta Frederikke Thogersen.
Athletic Club: Ainhoa Tirapu; Iraia Iturregi, Vanesa Gimbert, Ainhoa Vicente 'Moraza', Eunate Arraiza; Maite Lizaso, Erika Vazquez; Lucía García, Maite Oroz, Nekane Diez; eta Yulema Corres.
Epailea: Katalin Kulcsár (Hungría)
Zelaia: Bredband Nord Arena.
Ordua: 19:00etan.