Itxi

Athletic Club

Osteguna, 21:15

Athleticek Bartzelona hartuko du final-zortzirenetan

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelona palmares historikoan Kopa gehien dituen taldea da; bigarren postuan zurigorriak daude. Errege Kopako klasikoa da neurketa.

  • Rakiticen gol bati esker irabazi zuen Bartzelonak Kopan / EFE.

    Rakiticen gol bati esker irabazi zuen Bartzelonak Kopan / EFE.

Athleticek Bartzelona hartuko du San Mamesen, Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko neurketan, ostegunean 21:15ean.

Zurigorrien eta blaugranen arteko norgehiagoka lehiaketako klasikoa da. Bartzelonak Kopa gehien dituen taldea da, 28rekin. Athleticek 23 Kopa ditu, 1902koa kontuan izan gabe.

Azken zortzi urteetan askotan jokatu dute elkarren kontra Kopan, Bartzelonaren aldeko emaitzarekin. Aurkari izan dira Errege Kopako hiru final eta bi kanporaketatan eta bi Espainiako Superkopatan. Athletic 2015eko Superkopan baino ez zen gailendu. Luis Enriqueren taldearen kontra eskuratu zuten titulua.

Azken denboraldiko final-laurdenetan, Bartzelonak San Mamesen (1-2) eta Camp Noun (3-1) irabazi zuen. Oraingoan Ligan jokatu dute elkarren aurka, eta blaugranek irabazi dute (0-1). Rakiticen golak erabaki zuen neurketa berdindua.

Jokalari guztiak izango ditu prest Bartzelonak, Jasper Cillessen atezaina izan ezik. Athleticen, Ernesto Valverdek Yeray, Iñigo Lekue eta De Marcosen bajak izango ditu, eta Beñat prest izango du.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Athletic: Kepa; Boveda, Laporte, San Jose, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Mascherano, Pique, Digne; Busquets, Rakitic, Iniesta; Messi, Suarez eta Neymar.