Athletic Club
Athleticek Mestallan moztu nahi du etxetik kanpoko bolada txarra
Zuri-gorriek Valentzia izango dute aurkari igande honetan, 16:15ean.
-
Aduriz eta Montoya lehen itzuliko Athletic-Valentzia partidan. Argazkia: EFE
Athleticek Valentziaren aurka jokatuko du igande honetan Mestallan, 16:15ean, LaLigako 23. jardunaldiari dagokion partida. Zuri-gorriek etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera eman nahi diote.
Europa Ligan APOELen aurka (3-2) irabazi ostean, Athleticek Ligan jarri nahi du arreta guztia. APOELen aurkako itzulerako partida ostegunean jokatuko du talde bizkaitarrak. Ondorioz, Ernesto Valverde entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan. Balenziaga deialditik at geratu da arazo fisikoak dituelako. Mikel San Josek hartuko du Ander Iturrasperen edo Beñaten lekukoa eta Asier Villalibrek titular izateko aukera asko ditu Adurizi atsedena emateko. Boveda, Lekue, Susaeta eta Saborit jokalariek hasieratik jokatzeko aukerak dituzte.
Valentziak, bestalde, hiru puntuak lortu nahi ditu jaitsiera postuetatik aldendu eta arnasa lasai hartzeko. Athleticen aurkako partidarako Enzo Perez, Carlos Soler eta Ezequiel Garay jokatzeko prest izango ditu Salvador González "Voro" entrenatzaileak.
Ustezko hamaikakoak:
Valentzia: Diego Alves, Montoya, Garay, Mangala, Siqueira, Enzo Perez, Carlos Soler, Parejo, Orellana, Nani eta Zaza.
Athletic: Iraizoz; De Marcos, Boveda, Laporte, Saborit; Iturraspe, San Jose; Susaeta, Raul Garcia, Lekue; eta Williams.
Epailea: David Fernandez Borbalan.
Zelaia: Mestalla.
Ordua: 16.15ean.