Itxi

Athletic Club

Derbia Eibarren aurka

Iturraspe: 'Momentu onean gaude eta horretaz baliatu behar gara'

Erredakzioa

Athleticek astelehenean jokatuko du Eibarren auka Ipuruan eta bi taldeak aurkari zuzenak dira Europako postuetan sartzeko lehian. Ander Iturraspek partida "oso garrantzitsua" dela ziurtatu du.

  • Ander Iturraspe. Argazkia: EiTB

    Ander Iturraspe. Argazkia: EiTB

Ander Iturraspe Athleticeko jokalariak Lezaman hitz egin du datorren asteleheneko Eibarren aurkako derbiari buruz. Armaginak eta zuri-gorriak aurkari zuzenak dira Europako postuetan sartzeko lehian. Athleticek Eibarrek baino hiru puntu gehiago ditu sailkapenean.

"Ipuruakoa partida oso garrantzitsua da, eta horrela hartzen dugu. Garaipena lortzea garrantzitsua izango da denboraldiaren azken jardunaldiei begira", esan du erdilari zuri-gorriak.

"Ez da joko zoragarria egiten duen taldea, baina oso talde sendoa du. Denboraldi hasieran ez duzu uste Eibar horren goian egongo denik, baina dituen puntuak baldin baditu, lan oso ona egiten ari direlako da. Europan sartzea izango dute helburu eta horrek arriskutsuagoak bihurtzen ditu", gaineratu du Ander Iturraspek.


/>