Athletic Club
Las Gaunas estadioan
Logroñes-Athletic (0-3): Zuri-gorriek erraz irabazi dute
Erredakzioa
Raul Torresek bere atean, Susaetak eta David Lopezek egin dituzte golak.
Athleticek Errioxako Komunitate Autonomoko Torneoa irabazi du Logroñesi 0-3 irabazi eta gero. Zuri-gorriek, kalitatea erakutsi dute bakarkako lanetan eta Bigarren B Mailako taldea erraz gainditu dute.
Llorenteren aurrean, akatsa egin dute errioxarrek eta Raul Torresek bere atean sartu du gola. Susaetak egin du bigarrena, falta jaurtiketa zuzenean Logroñesen ate barrura bidaliz. Hirugarrena, David Lopezek lortu du bakarkako jokaldia egin eta gero. Bilbokoak ondo egon dira zelaian baina erdikaldean huts egiteak izan dituzte.
- Fitxa teknikoa:
0 - U.D. Logroñes: Rubio, Nacho, Molina, Raul Torres, Iñaki, Monroy, Borrel, Arpon, Izquierdo, Gregory eta Alvaro del Moral.
Jokatu zuten beste batzuk: Adama, Garrido, Gibanel, Popo, Alex, Osado, Alex, Pepe, Gaspar eta Cervero.
3 - Athletic: Iraizoz, Iraola, Amorebieta, San Jose, Castillo, Javi Martinez, Iturraspe, Susaeta, Gabilondo, Toquero eta Llorente.
Jokatu zuten beste batzuk: Aitor Marcos, Aitor Ocio, Muniain, Koikili, Iñigo Perez eta David Lopez.
Goles: 0-1. M. 33: Raul Torres (p.p). 0-2. M. 64: Susaeta. 0-3, m.79: David Lopez.