Publizitatea
Itxi

2017/07/06

13:04

Athletic Club

Adierazpenak

San Jose: 'Europa Ligak ilusioa eragiten digu eta sailkatu beharra daukagu'

Erredakzioa

Athleticeko erdilariak entrenatzaile berriari, taldearen mailari eta datorren denboraldirako helburuei buruz hitz egin du Lezaman.

3:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Athleticek laugarren lan eguna izan du ostegun honetan Lezaman eta Mikel San Jose izan da protagonista prentsa aretoan. Lanean egun gutxi daramatzaten arren, jokalariak pozik daude Jose Angel Ziganda entrenatzaile berriarekin.

"Aurredenboraldiak maila oso altukoak dira. Gure onenera azkar iristeko gogoz gaude. Jakinda hasieran pixka bat sufritu beharko dugula, oso gertu dagoelako lehiaketa hasteko eguna, gogotsu nago. Berriro jokatzeko gogo handia dugu", adierazi du San Josek.

Entrenatzaile berriari buruz galdetuta Mikel San Josek esan du jokalariak oso pozik daudela talde tekniko berriarekin: "Kukok indarra eta ilusioa transmititzen digu. Berarentzat ere aukera polita da. Ariketak bide berdinetik doaz, ezberdintasuna taldea zelairatzean ikusiko dugu. Lau egun daramatzagu, goiz da ezberdintasunak ikusteko. Etxeko jendea dira, eta ezagutzen genituen jada".

Uztailaren 27an ekingo dio talde zuri-gorriak Europa Ligako atariko kanporaketei. San Josek aitortu du taldeari ilusio berezia egiten diola Europa Liga jokatzeak: "Europa Liga berezia da, ilusio handia eragiten digu. Asko dago jokoan, jokalarientzat eta Klubarentzat. Jokatu izan ditugu eta aurrera atera ditugu. Konfiantza dugu".

Athletic Suitzara abiatuko da datorren astean denboraldiaurrearekin jarraitzeko eta Mikel San Josek argi du zertara doazen: "Lan egitera goaz eta ditugun partidetan gorputzak prestatzera".

Denboraldi berrirako helburua iaz lortutakoa hobetzea dela argi du erdilari zuri-gorriak eta taldeak maila altua duela uste du, nahiz eta fitxaketarik egon ez den: "Atzera begiratuta, oso ondo egin ditugu gauzak baina ez gara konformatu behar. Gauzak hobetzeko gai gara. Guztiok maila altua emateko gai gara, baita gazteenak ere. Azkenean Kukok erabakiko du, eta erabaki zaila izango da".

Yeray ondo ikusten duela ere gaineratu du San Josek eta taldeak "azkar errekuperatzea" espero duela adierazi du.

la adierazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena