Athletic Club
Larunbatean, 22:00etan
Athletic-Bartzelona: Azterketa zorrotza San Mamesen
Erredakzioa
Fernando Llorente Caparrosek eskainitako zerrendan dago eta Gabilondo Iñigo Perezen ordez sartu da.
Athleticek hitzordu garrantzitsua dauka San Mamesen, FC Bartzelonaren bisita. Messirik gabe helduko da Guardiolaren Barça, baina argentinarraren bajarekin ere irabazteko gai dela erakutsi du. Athleticen zalantza izango da Fernando Llorente, baina Caparrosek eskainitako zerrendan sartu da.
Hautatuak, honakoak: Iraizoz, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Aitor Ocio, Javi Martinez, Igor Martinez, Muniain eta Aurtenetxe. Iñigo Perez etxean geratu da eta bere ordez Igor Gabilondo sartu da. Hauxe da nobedade bakarra.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Gurpegui, Orbaiz, Javi Martinez, Gabilondo; Susaeta eta Llorente.
FC Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Puyol, Maxwell; Busquets, Xavi, Keita, Pedro, Iniesta eta Villa.
Epailea: Mateu Lahoz
Futbol-zelaia: San Mames
Ordua: 22:00etan