Itxi

Athletic Club

3-3

Athleticek bi goleko abantaila alferrik galdu du Malagaren aurka

Erredakzioa

Zuri-gorriek hiruna (3-3) berdindu dute Rosaledan. Zigandak zuzentzen duen taldea 1-3 jarri da aurretik, baina 53. minututik hamarrekin jokatu duen aurkariak neurketa berdindu du azken txanpan.

  • Malaga-Athletic Club. Argazkia: EFE

    Rolan eta Balenziaga, Malaga-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek hiruna (3-3) berdindu du Malagaren aurka Rosaledan, 1-3 aurretik jarri eta 53. minututik jokalari bat gutxiagorekin jokatu duen aurkariaren kontra. Tamalgarri jokatu du Zigandak zuzentzen duen taldeak.

Bi taldeek garaipenaren beharra izan dute. Athletic Atletico Madrilen aurka galtzetik zetorren eta Malaga Valentziaren aurka jipoia jasotzetik. Ondo ekin dio partidari talde zuri-gorriak; hamargarren minutuan Aritz Adurizek 0-1ekoa sartu baitu Muniaini egin dioten penalti argi baten ostean. Hala ere, gola sartu ostrean atzera egin du Athleticek eta ekinean ari zen Malagak lehia berdintzea lortu du Rolanek sartutako golari esker (1-1).

Bigarren zatiaren hasieran Iñaki Williamsek 1-2koa egin du Athleticentzat. Gol ikusgarria sartu du aurrelari zuri-gorriak. Ondoren, Malaga hamar jokalarirekin geratu da Kuzmanovic egotzi baitu epaileak bigarren txartel horia aterata. Bizkaiko taldea baloiaren jabe egin da une horretatik aurrera eta Iñaki Williamsek 1-3koa sartu du 70. minutuan. Neurketa ia erabakita utzi du Athleticek, baina Malagak aldeak murriztu ditu 80. minutuan Baysseren golarekin (2-3). Michelek zuzentzen duen taldeak berdinketaren bila jo du azken txanpan, zuri-gorriak lokartu egin dira eta Rolanek neurketa berdindu du (3-3). Oso kaskar ibili da Athletic beste bein eta puntu bakarra eskuratu du Rosaledan.

Fitxa teknikoa:

3 - Malaga: Roberto; Rosales, Luis Hernandez, Baysse, Ricca (Juanpi, m.68); Mula (Juan Carlos, m.60), Recio, Kuzmanovic, Adrián; Rolan, Borja Baston (Rolón, m.86).

3 - Athletic Club: Kepa; Lekue, Nuñez, Laporte, Balenziaga; Williams, Vesga, San Jose (Aketxe, m.87), Cordoba (Susaeta, m.69); Muniain, Aduriz (Raul Garcia, m.73).

Golak: 0-1, M.3: Aduriz, penaltiz. 1-1, M.34: Rolan. 1-2, M.50: Williams. 1-3, M.69: Williams. 2-3, M.80: Baysse. 3-3, M.83: Rolan.

Epailea: Carlos Del Cerro Grande.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic