Itxi

Athletic Club

Igandean, 18:30ean

Athletic Valentziara doa, punturen bat ateratzeko premiarekin

Agentziak | Erredakzioa

Kuko Zigandaren taldea burua altxa ezinda dabil azken 10 egunetan, eta Iker Munian ere galdu dute denboraldi osorako, Europa Ligan izandako lesio larriaren ondorioz.

  • Aduriz eta Munian, aurreko denboraldian Valentzian jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

    Aduriz eta Munian, aurreko denboraldian Valentzian jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Athleticek bolada txarrean murgilduta egingo dio bista Valentziari, eta Iker Muniainek lesio larria duela konfirmatu ostean. Nafarrak ezingo du denboraldi osoan jokatu, lotailu gurutzatua hautsita duelako.

Gainera, Muniain izan da orain arte sasoirik onena erakutsi duen jokalaria. Zuri-gorriek 0 eta 1 galdu zuten ostegunean Europa Ligan, Muniain lesionatu zen partidan.

Bilbotarrek ibilbide negargarria egin dute azken 190 egunetan. Ligan laugarren postutik hamabigarrenera jaitsi dira sei egunetan, eta Jose Angel Zigandaren proiektuak sinesgarritasun handia galdu du.

Valentziak, berriz, ez du partidarik galdu Ligan, eta gorako bidean doa. Gainera, Marcelinok entrenatzen duen taldeak emaitza onak lortu ohi ditu zuri-gorrien aurkako neurketetan.

Ustezko hamaikakoak

Valentzia: Neto, Nacho Vidal, Gabriel, Garay, Lato; Parejo, Carlos Soler, Guedes, Andreas; Rodrigo eta Zaza.

Athletic: Kepa; Bóveda, Unai Núñez, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Vesga; Lekue, Raúl García, Susaeta; eta Williams.

Epailea: Hernández Hernández (Las Palmasko Batzordekoa).

Estadioa: Mestalla.

Ordua: 18:30.