Athletic Club
Larunbatean, 13:00etan
Athleticek bere hobekuntza proban jarri nahi du Sevilla indartsuaren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Berizzoren taldeak 2009ko irailean lortu zuen azken aldiz San Mamesen irabaztea.
San Mamesek proban jarriko ditu larunbat eguerdian Athleticen jokoaren hobekuntza eta Sevillaren sendotasuna. Andaluziarra da, Bartzelona liderraren atzetik, golik gutxien jaso duen taldea, eta bigarren dago ligako sailkapenean.
Bilbotarrek Sevillarekin etxean jokatutako azken zazpi partidak irabazi dituzte. Datu hori eta Valentzian erakutsitako hobekuntza kontuan izanda, bilbotarrek emaitza ona lortzeko itxaropena dute. Valentzian 2 eta 0 galtzen hasi ziren eta azkenean 3 eta 2 egin zuten.
Zigandaren taldeak ez zuen beste munduko partidarik jokatu Mestallan, baina aurrekoetan baina joko hobea egin zuten.
Sevillari dagokionez, Berizzoren taldeak 2009an irabazi zuen azkenengoz San Mamesen (0-4) eta azken urteetako madarikazioarekin amaitu nahi dute. Celtako entrenatzailea zenean ere Berizzok ez zuen lortu lehoiei irabaztea, berdinketa bat eta bost porrot jaso zituen. Hori bai, Kopan garaipen bat lortu zuen, 2014-15 denboraldian (0-2).
Ustezko hamaikakoak
Athletic: Kepa; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Vesga; Williams, Raul García, Córdoba; eta Aduriz.
Sevilla: Sergio Rico; Corchia, Kjaer, Lenglet, Escudero; N'Zonzi; Jesús Navas, Franco Vázquez, Krohn-Dehli o Pizarro, Nolito; eta Ben Yedder.
Epailea: Iglesias Villanueva (Galizia).
Estadioa: San Mames.
Ordua: 13.00etan.
13.00etan.