Athletic Club
19:30ean
Gaur, Athleticen Ohiko Batzar Nagusia
Erredakzioa
Batzar Nagusia, Euskalduna Jauregian, eitb.com-en jarraitu ahal izango da, oso-osorik eta zuzen-zuzenean.
Ostegun honetan,&' || 'nbsp;Athletic Cluben Ohiko&' || 'nbsp;Batzar Nagusia egingo da Bilboko&' || 'nbsp;Euskalduna Jauregian. Bazkide konpromisarioek 19:15etan dute lehenengo hitzordua. Ez bada behar diren beste bazkide agertu, bigarren deialdia 19:30erako izango da.
Athleticen Ohiko Batzar Nagusia eitb.com-en jarraitu ahal izango da, oso-osorik eta zuzen-zuzenean.
Eguneko gai-zerrenda honako hau izango da:
LEHENA: Aurreko ihardunaren Kontuak, Txostena, Balantzaren eta aurreko jardun ekonomikoari dagokion Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
BIGARRENA: Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada, kuoten egokitzapena barne.
HIRUGARRENA:. Zuzendaritza Batzak proposaturiko kide berriak batzakide gisa baieztatzea, horrela erabakitzen bada.
LAUGARRENA: San Mames Barriari buruzko informazioa.
BOSGARRENA: Zuzendaritza Batzaren egitasmoak eta proposamenak.¿
SEIGARRENA: Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.
ZAZPIGARRENA: Eskari-galderak.