Itxi

Athletic Club

LaLiga Santander

Williamsek 100 partida beteko ditu Lehen Mailan Alavesen aurkako derbian

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak bere 100. neurketa jokatuko du talde zuri-gorriarekin Ligan, urtarrilaren 7an San Mamesen egingo den euskal derbian.

  • Iñaki Williams. Argazkia: EFE

    Iñaki Williams Athleticekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Iñaki Williams Athleticeko jokalariak bere 100. partida jokatuko du Lehen Mailan igande honetan, Alavesen aurkako euskal derbian. Zuri-gorriek urtarrilaren 7an jokatuko dute San Mamesen, 18:30ean.

Williams (Bilbo, 1994-6-15) 2012an iritsi zen Athleticera Pamplona taldetik eta Ohorezko Mailako Jubenilen taldean jokatzen hasi zen. Denboraldi bat beranduago, Basconian (Hirugarren Maila) jokatu zuen ligako lehen txanpa eta denboraldia Bilbao Athleticen amaitu zuen.

2014ko abenduaren 6an egin zuen debuta Athleticen lehen taldearekin, ordura arte Bilbao Athleticekin 11 gol sartuta 15 partidatan. Valverde entrenatzaile zela hasi zen lehen taldean jokatzen eta Kordobaren aurka egin zuen debuta. Hilabete geroago, lehen taldeko jokalaria izatera pasa zen. Azken lau denboraldietan 99 neurketa jokatu ditu Ligan eta 17 gol sartu ditu.

Iñaki Williamsen ibilbidea Lehen Mailan:

2014-2015. denboraldia: 19 partida jokatu zituen (gol 1)

2015-2016. enboraldia: 25 partida jokatu zituen (8 gol)

2016-2017. denboraldia: 38 partida jokatu zituen (5 gol)

2017-2018. denboraldia: 17 partida jokatu ditu (3 gol)

Guztira: 99 partida jokatu eta 17 gol sartu ditu.

tu.