Itxi

Athletic Club

Lagunartekoa Hilaren 22an

Athleticek lagunartekoa jokatuko du Lezaman NK Rudes taldearen aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hilaren 22ko neurketa, Athleticek entrenamenduetarako erabiltzen duen Lezamako zelaietako batean jokatuko da, 11:30ean.

  • Athleticek Bartzelonaren aurka jokatutako partida. Artxiboko argazkia: EFE

    Athleticek Bartzelonaren aurka jokatutako partida. Artxiboko argazkia: EFE

Athleticek lagunarteko partida bat jokatuko du urtarrilaren 22an, astelehenez, Lezamako instalazioetan Zagrebeko (Kroazia) NK Rudes taldearen aurka.

Alavesekin lankidetza hitzarmena sinatuta duen Kroaziako taldeak beste lagunarteko bat lehiatu du ostegun honetan Osasunaren kontra, Taxoaren. 4-3 galdu dute.

Hilaren 22ko neurketa, Athleticek entrenamenduetarako erabiltzen duen Lezamako zelaietako batean jokatuko da, 11:30ean.

NK Rudes taldea, Zagreb hiriburuan dagoen izen bereko auzo bateko kluba da, Kroaziako kategoria gorenean lehiatzen duena.