Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 22:00etan

Real Madril-Athletic: Amorebieta, deialdiko nobedade nagusia

Erredakzioa

Ateak itxita entrenatu dute zuri-gorriek San Mamesen eta Madrilera larunbatean bertan bidaiatuko dute. Gaizka Toquero, baja.

Athletic Clubek ateak itxita entrenatu du gaur San Mamesen Real Madrilen aurkako partida ondo prestatzeko asmoz (larunbatean, 22.00etatik aurrera).

Lan saioa bukatzean zerrenda eskaini du Joaquin Caparros teknikariak. Honakoa da: Iraizoz, Ustaritz, Amorebieta, San Jose, David López, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Iñigo Pérez, Balenziaga, Ion Velez, Javi Martinez, Muniain eta Aurtenetxe. 19 jokalari dira eta, beraz, bat harmailetan utzi beharko du Utrerakoak,

Nobedade nagusia Fernando Amorebietaren itzulera da ia bi hilbabete bajan eman eta gero. Gurpegui, Koikili eta Castillo etxean geratu dira Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri baitie. Gaizka Toquerok min hartu zuen Kopako Alcorconen kontrako norgehiagokan eta ez da osatu.