Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 16:15ean

Athleticek Europan jokatzeko aukerei eutsi nahi die Celtari irabaziz

Agentziak | Erredakzioa

Zigandak Mikel Balenziaga zelairatu ahal izango du, eta baliteke Iker Muniainek ere minutu batzuk jokatzea.

  • Lehen itzuliko partidako irudia. Argazkia: Efe.

    Lehen itzuliko partidako irudia. Argazkia: Efe.

Athleticek eta Celtak Europan jokatzeko dauzkaten aukera apurrei eutsi nahi diete, nahiz eta zaila izan, bereziki lehoiek, partida galduz gero, aukera guztiak galduko lituzketelako.

Zigandaren taldeak 10 puntura dauzka seigarren postua, eta zortzira zazpigarrena. Zuri-gorriek normalean emaitza ona lortzen dute Celtaren aurkako partidetan.

Zigandak Mikel Balenziaga zelairatu ahal izango du hiru hilabete min hartuta eman ostean, Marseillaren aurka minutu batzuk jokatu zituen arrean guztiz sendatu aurretik.

Litekeena da ere Iker Muniainek minutu batzuk jokatzea, aste honetan bertan sendagiria eman baitiote  jokalari nafarrari.

Bestalde, Celtak hiru puntuen behar handi du. Partida galdu edo berdintzearekin atzera pausoa emango lukete galiziarrek, eta Unzue entrenatzailearen inguruan sortutako zalantzak areagotu egingo lirateke.

 

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Kepa; De Marcos, Unai Núñez, Iñigo Martínez, Balenziaga; Williams, San José, Beñat, Susaeta; Raúl García eta Aduriz.

Celta: Sergio Álvarez; Hugo Mallo, Roncaglia, Sergi Gómez, Jonny; Wass, Lobotka, Hernández, Emre Mor; Aspas eta Maxi Gómez.

Epailea: Del Cerro Grande (Madril).

Zelaia: San Mames.

Ordua: 16:15ean.