Itxi

Athletic Club

San Mames

Athletic-Osasuna: Gurpeguiren azken minutuko golak erabaki du derbia

Erredakzioa

Andosillakoak azken minutuan buruz egindako gol batek garaipena eman dio (1-0) talde zuri-gorriari euskal derbi orekatu eta polit baten ondoren.

Athletic Clubek Osasuna hartu du mendean&' || 'nbsp;San&' || 'nbsp;Mamesen&' || 'nbsp;(1-0) Carlos Gurpeguik partidako azken minutuan buruz egindako gol baten ondoren.

Zuri-gorriak eta gorritxoak antzeko asmoekin zelairatu dira: erritmo bizia jartzea. Joan-etorrikoa izan da, beraz, partida eta gol-aukerak bi aldeetan izan dira.

Horrela, 12. minutuan, Iker Muniainen erasoko hainbat jokaldiren ondoren, gorritxoen erantzuna heldu da partidako jokaldirik onenarekin. Juanfranek sekulako barneraldia egin du eskuin-hegaletik, bere erdiraketa Monrealek errematatu du eta Iraizozek geldiketa bikaina egin du.

Ondoren, Masoudek gorritxoentzat eta Susaetak zuri-gorrientzat (gol olinpikoa sartzeko zorian izan da) aukerak izan dituzte. Atsedenaldira aipatzeko beste ezer izango ez zuela ematen zuen, baina Gurpeguik atsedenaldia heldu baino lehen partidako aukerarik onenetarikoa izan du, baina ez du asmatu ate aurrean bakar-bakarrik.

Bigarren zatian partidak erritmo biziarekin jarraitu du. Aukerak bi taldeentzat izan dira, baina agian gorritxoek izan dituzte garbienak. Baina beti Gorka Iraizoz aurkitu dute, ondo aritu dena aste honetan kontratua berritu ondoren.

Markagailua mugitzeko modurik ez dute aurkitu jokalariek eta berdinketarekin amaituko zela partida ematen zuen. Baina Athleticek azken minutura arte bizirik jarraitu du eta Carlos Gurpeguik, azken minutuan, buruz hiru urrezko puntu eman dizkio Athletici, BBVA ligan partida guztietan gola egin duen talde bakarrari, alegia.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Aurtenetxe; Susaeta (Gabilondo, m.62), Gurpegui, Javi Martínez, Muniain (Ion Vélez, m.86); Toquero (David López, m.75) eta Llorente.

0 - CA Osasuna: Ricardo; Damiá, Sergio, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Nekounam; Juanfran, Soriano (Pandiani, m.75), Masoud (Vadócz, m.89); eta Camuñas.

Golak: 1-0, m.92: Gurpegui.

Horrela bizi izan dugu neurketa eitb.com-en.