Itxi

Athletic Club

Macua Ibaiganen

Abian da San Mames Barriako bazkide izateko kanpainaren hasiera-fasea

Erredakzioa

Orain dela 15 urte 5.000 pezeta aurreratu zituzten zaleei zuzenduta dago lehendabiziko fase hau.

Athletic Clubek fase bat ireki du San Mames Barriak bazkide berriak izan ditzan. Orain dela 15 urte 5.000 pezeta aurreratu zituzten zaleei zuzenduta dago. Garai hartan dirua jarri zuten bazkideak izateko eta estadio berrian lekua ziurtatzeko.

1995eko Gabonetan eta 1996 urtearen hasieran zuri-gorrien futbol-zelai berrian lekua izateko izena eman zuten 8.500 pertsonetatik, egun 6.280 daude erregistroan -1.500 inguruk baja eman ondoren-.

6.280 zale hauei dago zuzenduta kanpainiaren lehen fase hau, Fernando Garcia Macua Athleticeko presidenteaj eta Jon Berasategi erakundeko presidenteak gaur azaldu dutenaren arabera.

Kanpainia pertsonalizatu egingo du, bazkide izateko hautagaiei eskutitz bana bidalita. Ondoren, Athleticek telefonoz deia egingo die hitzordu bat adosteko. Horietarako bost gune proposatu ditu Ibaiganeko klubak: Ibaiganen bertan, San Mameseko 25. atean, Errekalde Zumarkaleko denda ofizialean; eta Forum Sportek Barakaldoko Megaparken, Leioako Artean eta Abadiñon dituen saltokietan.

Bileran, Athleticek bazkide izan daitekeneei azalduko die San Mames Barriako bazkide izateak dituen onurak eta betebeharrak.