Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Athletic-Espanyol (2-1): Hiru puntuak, etxean

Josu Bilbao

Erredakzioa

Zuri-gorriek markagailua irauli egin dute bigarren zatian Fernando Llorenteketa David Lopezek lortutako gol ederrei esker.

Athleticek garaipena garrantzitsua lortu du etxean, lehen zati pattala egin ostean. Osvaldok 0-1ekoa egin du lehen zatiko 31. minutuan, baina zuri-gorrieklan bikaina egin dute bigarren zatian hil edo biziko bi gol lortuz. 1-1ekoa Llorentek egin du partidako 75. minutuan eta 2-1ekoa David Lopezek egin du 80. minutuan, falta zuzen bat sare barrura bidaliz.

Katalanek ezin hobeto hasi dute norgehiagoka baloiaren jabetza ondo zainduz eta kontraerasoa bilatuz. Athletic ohiko erritmoa ezartzen saiatu da, baina Pochettinoren mutilek argi eta garbi agindu dute lehen minutuetan. Partidako bosgarren minutuan Iker Muniainek abagune ona izan du Kameni gainditzeko, baina nafarrari azken unean ihes egin dio baloiak. Perikitoak nagusi izan dira ondoren eta arrisku handia eraman dute Iraizozen ate ingurura. Osvaldo amesgaiztoa izan da Athleticen defentsarako eta aurrelari zuri-urdinak 0-1ekoa lortu du gol eder batekin lehen zatiko 31. minutuan.

Espanyol askoz erosoago egon da zelaian golaren ondoren eta katalanek gutxigatik ez dute bigarrena lortu Datoloren jaurtiketa batean. 36. minutuan Toquerok berdinketa lortzeko aukera ona izan du, baina gasteiztarraren zartakoa gutxigatik joan da kanpora. Atsedenaldira bizkaitarrak pattal joan dira, markagailuan atzetik eta Espanyol San Mamesen erosoegi zegoelarik.

Bigarre zatian zuri-gorriak erasora irten dira zelaiara eta arrisku gehiago eraman dute Kameniren ate ingurura. Fernando Llorente jokoan sartzen hasi da eta Rincon del Sotoko aurrelariak gol aukera ona izan du 55. minutuan. Caparrosek Orbaiz eta David Lopez zelairatu ditu Javi Martinezen eta Susaetaren ordez eta taldeak asko irabazi du erasoan. Norgehiagokako 65. minutuan Llorentek partida berdintzeko aukera izan du, baina bere jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da. Gola, bigarren zatiko 30. minutuan heldu da, Iraolaren erdiraketa eder baten ostean. Llorentek ederki bideratu du burukada batekin baloia sare barrura eta Athleticek 1-1ekoa lortu du.

San Mameseko zaleak gora etorri dira berdinketarekin eta partidako 80. minutuan David Lopezek garaipenaren gola lortu du, zartako ikaragarri batekin. Erdilari zuri-gorriak falta jaurtiketa zuzena sare barrura bidali du azken 2-1ekoa lortuz. Katalanak ez dira eroso egon bigarren zatian eta bilbotarrek ezin hobeto babestu dute markagailuan zuten abantaila.

- Fitxa teknikoa:

2.- Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Koikili; Susaeta (David Lopez, m.56), Gurpegui, Javi Martinez (Orbaiz, m.46), Muniain (Gabilondo, m.81); Toquero eta Llorente.

1.- RCD Espanyol: Kameni; Chica, Forlin, Victor Ruiz, Didac; Verdu, Duscher (Alvaro Vazquez, m.79); Callejon (Sergio Garcia, m.87), Luis Garcia, Datolo (David Lopez, m.66); eta Osvaldo.

Golak: 0-1, m.33: Osvaldo. 1-1, m.73: Llorente. 2-1, m.78: David Lopez.