Itxi

Athletic Club

Entrenatzaile berria

Berizzo gaur iritsiko da Bilbora

eitb.eus

Dena adostuta dago Athleticen eta entrenatzaile argentinarraren artean, eta sinadura bakarrik falta da fitxaketa ofizial egiteko.

  • Eduardo Berizzo. Argazkia: EFE

    Eduardo Berizzo. Argazkia: EFE

Eduardo Berizzo izango da Athleticeko entrenatzaile berria, ETBk azken asteetan aurreratu bezala. Argentinarra gaur iritsiko da Bilbora.

Bi aldeek dena adostuta dute, eta kontratua sinatzea bakarrik falta da fitxaketa ofizial egiteko.

Berizzori bere ohiko lantaldeak lagunduko dio. Ernesto Marcucci da Berizzoren konfiantzazko gizona, Roberto Bonano izango da laguntzaile teknikoa, Pablo Fernandez 'Maisua' arduratuko da prestaketa fisikoaz, eta Carlos Kisluk izango da atezainen entrenatzailea. Mariano Uglessich ere egongo da Berizzoren taldean. Argentinarra Sevilla taldeko entrenatzaile zenean hasi zen Uglessich 'Toto'ren lantaldearekin lanean.