Itxi

Athletic Club

Entrenatzaileen kastinga

Amorrortuk Berizzorekin hitz egin du datorren denboraldiari begira

eitb.eus

ETBk jakin duenez, Athleticeko kirol-zuzendariak Eduardo Berizzorekin hitz egin du, eta argentinarrak begi onez ikusten du datorren denboraldian talde zuri-gorria zuzentzea.

  • Eduardo Berizzo. Argazkia: EiTB

    Eduardo Berizzo. Argazkia: EiTB

ETBk jakin duenez, Jose Maria Amorrortu Athleticeko kirol-zuzendariak Eduardo Berizzorekin hitz egin du, eta entrenatzaile argentinarrak begi onez ikusten du datorren denboraldian talde zuri-gorria zuzentzea. Hala ere, Athleticek Berizzori jakinarazi dio beste entrenatzaile betkin ere hitz egiten ari dela.

Jose Maria Amorrortuk Berizzori bere osasunagatik galdetu dio, baita datorren denboraldirako dituen intentzioez ere. Teknikari argentinarrak begi onez ikusten du Athletic zuzentzea eta gustora joango litzateke Bilbora.

Eduardo 'Toto' Berizzok prostatako minbizia gainditu zuen 2017an Sevillako entrenatzailea zenean. Sevillak entrenatzaile kargutik kendu zuen Berizzo abenduan. Sevillan ez, baina Celtan oso lan ona egin zuen hiru denboralditan (2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017) azken denboraldi honetan taldea Europa Ligako finalerdietara eraman baitzuen.

Espainiako Ligara iritsi orduko, Estudiantes La Plata talde argentinarra zuzendu zuen, baita O'Higgins talde txiletarra ere.