Itxi

Athletic Club

Erantzunaren zain

Athleticek Yuri Berchiche fitxatzeko eskaintza egin dio PSGri

eitb.eus

Paris Saint-Germain taldeak Athleticen eskaintza du mahai gainean, eta futbolariari erakargarria iruditzen zaio Bilboko klubaren eskaintza.

  • Yuri Berchiche. Argazkia: EFE

    Yuri Berchiche PSGk aurkeztu zuen egunean. Argazkia. EFE

Athletic datorren denboraldirako taldea osatzen ari da, eta Yuri Berchiche fitxatzeko ahaleginetan dabil orain. ETBk jakin duenez, PSGk mahai gainean du jada Athleticen eskaintza.

Yuri Berchichek beste eskaintza batzuk ere baditu, baina Paris Saint-Germainek oraindik ez du erabaki Athleticen eskaintza onartzen duen. Berchichek nahi baino gutxiago jokatu du Parisko taldean, eta beste talde batera joateko prest dago. Gainera, Parisera eraman zuen Unai Emery entrenatzailea Arsenalera joan da, eta Tuchel PSGko entrenatzaile berriak hegaleko jokalariak fitxatzeko eskatu dio klubari, Yuri Berchiche eta Layvin Kurzawa ordezkatzeko.

Athletic PSGren erantzunaren zain dago, eta hurrengo egunetan jasoko du Parisko taldearen erantzuna.