Athletic Club
Zartadura dauka sorbaldan
Jon Aurtenetxeri ebakuntza egingo diote hilaren 28an
Erredakzioa
Mikel Sanchezek operatuko du Athleticeko jokalari gaztea, Gasteizen.
Athletic Clubeko Jon Aurtenetxek zartadura dauka eskuin sorbaldan eta hilaren 28an ebakuntza egingo diote, jakinarazi du klubak.
Oharrak dioenez ezegonkortasuna nabaritu du azken asteetan eta ebakuntza egitea erabaki dute. Mikel Sanchezek operatuko du, Gasteizen.
Llorente, Amorebieta, Velez eta Ibai Gomez jokalariak, bestalde, fisioterapia hartzen ari dira.