Itxi

Athletic Club

Fitxaketak

Mikel Merinok ez du Athleticen jokatuko

eitb.eus

ETBk jakin duenez, erdilaria ez da talde zuri-gorriaren kirol-proiektuan sartzen. Ondorioz, baztertuta geratzen da Merinok datorren denboraldian Athleticen jokatzea.

  • Mikel Merino

    Mikel Merino

ETBk jakin duenez, Mikel Merinok ez du Athleticen jokatuko datorren denboraldian. Erdilaria ez da talde zuri-gorriaren kirol-proiektuan sartzen eta ez du zuri-gorriz jokatuko 2018-2019. dendoraldian.

Bizkaiko klubak kontaktu bat izan zuen jokalariarekin, fitxatu nahi dituen futbolari guztiekin egiten duen bezala, daukan merkatu mugatua nola dagoen jakiteko. Athleticek dioenez, klubak ez dio eskaintzarik egin ez futbolariari, ezta Newcastle taldeari ere. Merinoren senideek, ordea, esaten dute Athleticek eskaintza egin diola udako merkatuan eta urtarrilan fitxatu egin nahi zutela gaineratzen dute.

Behin Athleticen aukera baztertuta, Realak eta Betisek Merino fitxatzeko interesa dute oraindik. Gainera, Sevilla ere Mikel Merino fitxatzeko lehian sartu omen da, bertako zenbait komunikabidek publikatu dutenez.

Osasunatik Borussia Dortmundera joan zen Merino, ondoren Newcastle taldeak fitxatu zuen, eta bi talde hauetan oso gutxi jokatu ostean, argi dago datorren denboraldiari begira taldez aldatuko duela. Athletic ez da talde horietako bat izango, hala ere, Realak, Betisek eta Sevillak jokalaria fitxatzeko lehian jarraituko dute.