Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:00etan

Athletic-Deportivo: Etxean sendo jarraitu nahi dute

Erredakzioa

Caparrosen mutilek 2011 garaipen batekin hasi nahi dute talde galiziarraren aurka, San Mamesen puntuak hirunaka lortzen jarraitzeko.

Athleticek Europara begiratu nahi du 2011. urtean eta horretarako etxean puntuak lortzen jarraitu beharko du. Talde bilbotarrak ondo itxi zuen 2010. urtea eta San Mames gotorleku izaten jarraitu nahi dute.

Zuri-gorrien hamaikakoan berri bakarra Amorebietaren itzulera izango da. Iurretako atzelariak izan zuen lesioa atzean utzi du eta defentsa lanetan ibiliko da Deportivoren aurka. Llorente oraindik Kopako partidarako prestatzen ari da eta bere ordez Toquero edo Igor Martinez arituko dira erasoan.

Miguel Angel Lotinak bi gizon garrantzitsu galdu dite Bilboko norgehiagokarako. Riki eta Guardado galiziarren jokalari arriskutsuenak lesionaturik daude eta ez dira deialdian izango. Hala ere, Meñakako entrenatzaileak Juan Rodríguez berreskuratu du eta hasierako hamaikakoan izango da.