Itxi

Athletic Club

Larunbatean 18:00etan

Malaga-Athletic: Kopak utzitako zauria sendatzea, helburua

Erredakzioa

Susaeta, Amorebieta, Ustaritz eta Toquero deialditik kanpo geratu dira. Mikel San Jose, ordea, zerrendara itzuli da eta baita Igor Martinez ere.

Fernando Amorebieta, Markel Susaeta, lesionatuta, Gaizka Toquero eta zigortuta dagoen Ustaritz Malagaren kontrako Athleticen deialditik kanpo geratu dira (larunbatean 18:00etan).

Baina Caparrosek Mikel San Jose prest dauka berriro ere. Gipuzkoarrak ezin izan zuen Kopako partida jokatu Deportivoren aurka, Ligan, gorria ikusi zuelako. Bera izango da Aitor Ociorekin batera taldearen atzekaldean. Teknikariak Borja Ekiza atzelari gaztea deitu du baita ere.

Igor Martinez ere hautatuen artean dago. Arabarra ez zen Bartzelonaren kontrako deialdian sartu, baina Camp Noun hasieratik jokatu zuen.
Athleticen deialdia, honakoa: Iraizoz, Koikili, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Ocio, Castillo, Javi Martinez, Igor Martinez, Muniain eta Ekiza.

Rosaledan Kopak utzitako zauriak osatzea du helburu talde zuti-gorriak. Ustezko hamaikakoa hauxe izan daiteke: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ocio, Koikili;
David Lopez, Gurpegui, Javi Martinez, Gabilondo; Igor Martinez eta Llorente.