Itxi

Athletic Club

Iturraspe, deialditik at

Athletic-Racing: Ekiza, berriro ere deialdian

A.B.

Erredakzioa

Zuri-gorriek San Josek Malagan ikusitako txartelagatik helegitea aurkeztu zuten, baina jokalari nafarrak ezin du jokatu. Iturraspe, deialditik at geratu da. Toquero, Susaeta eta Ustaritz itzuli dira.

Athleticek larunbat honetan Racingen aurka jokatuko du San Mamesen arratsaldeko 20:00etan. Zuri-gorriek gaur burutu dute partida aurreko azken lan saioa Lezaman eta entrenamenduaren ondoren Joaquin Caparrosek deialdia eman du.

Deialdiko nobedade nagusia Borja Ekiza da bigarren astez jarraian. Malagan hasieratik jokatu zuen Ekizak San Joserekin batera. Larunbat honetarako San Josek ezin du jokatu eta zalantza Ekizak hasieratik jokatuko duen edo ez da. Ustariztek eta Ociok joka dezakete hasieratik. Toquero, Susaeta eta Ustaritz itzuli dira deialdira eta Iturraspe zerrendatik at geratu da.

Caparrosek Racingen aurkako partidarako eman duen 18 jokalarien zerrenda honakoa da: Iraizoz, Toquero, Koi, Ustaritz, David Lopez, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Aitor Ocio, Javi Martinez, Igor Martinez, Muniain eta Ekiza.