Itxi

Athletic Club

1-1

Garaipen zaporea duen berdinketa erdietsi du Athleticek Madrilen aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hustu egin dira zurigorriak bigarren zatian, neurketaren hasieran aurkariari aurrea hartu ostean. Hala ere, Berizzoren taldea atzean itxi da eta urrezko puntu bat lortu dute.

Athleticek garaipen zaporea duen berdinketa erdietsi du Real Madrilen aurka. Intentsitate eta emozio handiko norgehigoka izan da eta zurigorriek Muniainen golari esker marildarrei aurrea hartu deieten arren, Iscok berdinketaren gola egin du partida banakoan berdinduz.

Biek ala biek berritasunak eskaini dituzte lehen hamaikakoan, izan ere, Berizzok Beñat Etxebarria deitu du lehen aldiz, taldearen jokoa gidattzeko, eta Lopeteguik, berriz, Dani Ceballosi eman dio aukera zelaiaren erdialdea Isco aulkian utziz.

Lehen zatian

Williamsek 14. minutuan jaurtitako baloiak eta Susaetaren aukera batek zale zurigorrien indarrak bizitu zituen. Berizzoren taldea baloiaren bila zihoan eta madrildarrek ez zituzten kontuak batere erraz izan bere egin ahal izateko. 22. minutuan, bestalde, Courtoisek Yuri Berchichek jaurtitako baloia gelditu behar izan du.

29. minutuan Madrilek aurreneko aukera argia izan du ezker aldetik Marco Asensioren eskutik, baina Unai Simon gazteak gelditzea lortu du. Eta, bi minutu geroago Athleticek bereak eta bi egin ditu markagailua bere alde jarriz.

Bigarren zatian

Atsedenaren ostean, Lopeteguik aldaketa batekin hasi zuen bigarren zatia Casemiro zelairatu baitzuen Ceballosen ordez. Horrek taldearen bizitasunean eragina izan zuen eta madrildarrak zurigorriak estutzen hasi ziren, Athleticek Muniain goleatzailea galdu ostean lesio batek jota.

Etxeko atezainak partida ederra egin du Lehen Mailako hirugarren neurketa duen honetan, eta Asensiok 68. minutuan egindako erasoa gainditu du, erakustaldi bikaina emanez. Horrek indarra eman zien zurigorriei eta bigarren zatian hustu egin diren arren, atzean itxi dira eta urrezko puntua erdiertsi dute Real Madrilen aurka oihartzun betean zegoen San Mamesen.

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Unai Simon, De Marcos, Yeray, Iñigo Martíinez, Yuri; Dani Garcia, Beñat (Mikel Rico, 81.m), Muniain (Capa, 53.m); Susaeta, Rail García eta Williams (San Jose, 76.m).

Real Madril: Courtois; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Kroos, Modric (Isco, 61.m), Dani Ceballos (Casemiro, 46.m); Marco Asensio, Bale (Lucas Vazquez, 75.m) eta Benzema.

Golak: 1-0, 31.m: Muniain. 1-1. 63.m: Isco.