Itxi

Eibar

9. jardunaldiko ordutegiak

Eibarren eta Athleticen arteko derbia urriaren 21ean jokatuko da

eitb.eus

Celta – Alaves partida urriaren 20an izango da, ostiralarekin. Realak, bere aldetik, astelehenean, urriaren 22an, hartuko du Girona Anoetan.

  • Unai Nuñez eta Kike Garcia, joan zen denboraldian Ipuruan jokatutako derbian. Argazkia: EFE

    Unai Nuñez eta Kike Garcia, joan zen denboraldian Ipuruan jokatutako derbian. Argazkia: EFE

Ligak 9. jardunaldiko ordutegien berri eman du ostegun honetan. Horien arabera, Eibarrek eta Athleticek elkarren artean jokatu behar duten euskal derbia urriaren 21ean izango da, igandean, 16:15etik aurrera.

Beste bi euskal taldeei dagokienez, jardunaldiko lehen eta azken norgehiagoketan arituko dira. Hartara, Alavesek Celtaren aurka jardun beharko du ostiralean, urriaren 19an, 21:00etan. Ordu berean hasiko du Realak ere bere neurketa, alabaina, astelehenean. Izan ere, txuri-urdinek urriaren 22an hartuko dute Girona Anoetan.

9. jardunaldiko ordutegiak:

 

Urriak 19, ostirala:

21:00 Celta – Alaves

 

Urriak 20, larunbata:

Real Madril – Levante (13:00)

Valentzia – Leganes (16:45)

Villa-real – Atletico Madril (18:30)

Bartzelona – Sevilla (20:45)

 

Urriak 21, igandea:

Rayo Vallecano – Getafe (12:00)

Eibar – Athletic (16:15)

Huesca – Espanyol (18:30)

Betis – Valladolid (20:45)

 

Urriak 22, astelehena:

Reala – Girona (21:00)