Itxi

Athletic Club

Athletic seigarren da

Xedea Europako postua 'sendotzea' da, Javi Martinezen iritziz

Erredakzioa

Athleticek Europa Leaguerako txartela lortzeko bidean aurkari zuzena den Atletico Madrili bisita egin dio hurrengo igandean.

Europako postuetan sartzeko "motibazioa" Herculesen aurka lortutako garaipenaren gakoa izan zela adierazi zuen Athleticeko Javi Martinezek.

"Dinamika positiboan gaude eta argi eta garbi geratu da. Indartsu zelairatu gara Europako postuetan sartzeko aukera genuelako. Hasieratik dena eman dugu", esan du nafarrak.

Europa Leagueko postuetan sartzeko helburu "aspalditik" zutela esan eta hurrengo xedea postu hori "sendotzea" izango dela azpimarratu du erdilariak.

Athleticek aurkari zuzena den Atletico Madrili bisita egin dio hurrengo igandean. Garrantzi handiko partida izango da.

Irudien galeria