Itxi

Athletic Club

1-1

Berdinketa erdietsi du Athleticek amestutako amaierari ezin eutsita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Athleticek markagailua zurigorriz jantzi dute 84. minuturaino, Munirren gola iritsi baita Berizzoren taldearen ametsarekin bukatzeko eta bi taldeen artean puntu bana banatzeko.

  • De Marcos eta Busquets Camp Nouko norgehiagokan. Argazkia: EFE

    De Marcos eta Busquets Camp Nouko norgehiagokan. Argazkia: EFE

Azken minutuetan iritsi den Munirren golaren ondorioz, Athleticek ezin izan dio eutsi amestutako amaierari; 83. minuturaino markagailua bere alde izan baitute zurigorriek.

Berdinketa honekin, Bartzelonak emaitza tamalgarrien segidari jaraipena ematen diote, bederatzi puntutatik soilik bi eskuratu baititu. Beraz, jardunaldi honetako emaitzak gorabehera, lidergoa galdu dezake.

Eduardo Berizzoren taldea nagusi izan da lehen zatian zehar eta markagailua beraien alde jarri dute Oscar De Marcosen golari esker. Hala ere, Leo Messi zelairatu bezain pronto, bestelako Bartzelona atzeman dugu, berdinketa erdietsiz eta garaipena ere eskuratzeko zorian; nahiz eta bere momenturik gozoenak ez bizi.

Bartzelonaren gola gero eta gertuago zegoela zirudienean, Athleticen jokaldi luze batean, Susaetak baloia jaso eta De Marcosek Sergi Robertoren ezkerraldetik agertu da Ter Stegen gainditu eta 41. minutuan gola eginez (0-1).

Arestian aipatu bezala, jokoa asko aldatu da Messi zelairatu denetik, hala ere, Bartzelonak estutu arren Athleticek nagusi jarraitzen zuen. Messiren eta Munirren abileziari esker, ordea, 84. minutuan bigarren honek balentria egin du gola eginez, eta ondorioz, berdinketa ezarriz.

Fitxa teknikoa:

1 - Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Pique, Lenglet, Jordi Alba; Sergi Roberto (Busquets, 51.min), Arturo Vidal (Messi, 55.min), Rakitic; Coutinho, Suarez eta Dembele (80.min).

1 - Athletic: Unai Simon; de Marcos, Yerai, Iñigo Martinez (Nolaskoain, 24.min), Balenziaga; Raul Garcia, Dani Garcia, Beñat (San Jose, 67.min); Susaeta, Williams (Aduriz, 78.min) eta Yuri B.

Golak: 0-1, 41.min: de Marcos. 1-1, 84.min: Munir.

Epailea: Jaime Latre.