Itxi

Athletic Club

LESIOA

Iñigo Martinezek giharretako lesioa dauka eskuineko izterrean

AGENTZIAK | ERREDKZIOA

Ondarroako atzelariak min hartu zuen Athleticek Bartzelonaren aurka larunbatean jokatu zuen partidan.

  • Iñigo Martinez Dembele defendatzen. Argazkia: EFE

    Iñigo Martinez Dembele defendatzen. Argazkia: EFE

Iñigo Martinez Athleticeko jokalariak giharretako lesioa dauka eskuineko izterrean, eta zalantzan dago zuri-gorriek ostiralean, 21:00etan, Realaren kontra jokatu behar duten euskal derbian parte hartzeko moduan izango den.

Athleticek jakitera eman duenez, Ondarroako atzelariak "lesio muskularra" dauka eskuin izterrean, larunbatean Bartzelonaren aurkako partidan (1-1) hartu zuen kolpearen ondorioz.

Klubak ez du argitu noiz arte egongo den jokatu gabe, baina ia ziurra da ezingo dela bere talde ohiaren aurka aritu.