Athletic Club
Bost denboraldirako akordioa
Ander Herreraren fitxaketa, itxita
Erredakzioa
Zaragozako jokalaria ekainaren 30ean helduko da Lezamara eta bere klausula 40 milioi euro ingurukoa izango da.
Athleticeko presidenteak, Fernando García Macual eta jokalariaren agenteak Ander Herreraren fitxaketa itxita utzi dute gaur. Herrerak hurrengo bost denboraldiak Bilbon jokatuko ditu, baina ekainaren 30era arte Aragoiko taldean jarraituko du. Bere desegite klausula, 40 milioi euro ingurukoa izango da eta zuri-gorriek 7,5 milioi euro ordaindu beharko dizkio Zaragozari, aldagarriak kontuan hartu gabe. Athleticek eta Zaragozak ez dute oraindik fitxaketa konfirmatu, baina operazioa bukatutzat ematen da.