Itxi

Athletic Club

Zonaldeko proiektuekin batera

San Mames futbol-zelai berriaren lanak apirilean hasiko dira

Erredakzioa

Udal-Batzak San Mames inguruko zonaldearen urbanizazioaren proiektuak behin-betiko onartu ditu. Lanok 13,2 milioi euroko kostua izango dute.

Bilboko Udalak gaur esandakoaren arabera, San Mames Barria futbol-zelaiaren lanak apirilean hasiko dira, inguruko urbanizazioarekin batera.

Udal-Batzak San Mames inguruko zonaldearen urbanizazioaren proiektuak behin-betiko onartu ditu. Lanok 13,2 milioi euroko kostua izango dute.

Aurreikusitako egutegiaren arabera, urbanizazio eta zelai berriaren eraikitze-lanak –218 milioiko aurrekontua dutenak- apirilean hasiko dira.

2013ko irailean amaituko da futbol-zelaiaren lehenengo zatiaren lanak eta 2015eko martxoan San Mames berriaren eta zonaldeko lanak amaituko dira.