Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Gaizka Garitanok Eduardo Berizzo ordezkatuko du

eitb.eus

Talde zuri-gorriko egoera larria dela eta, klubak entrenatzaile kargutik kendu du argentinarra.

  • Eduardo Berizzo

    Eduardo Berizzo

Gaizka Garitanok Eduardo Berizzo ordezkatuko du. Talde zuri-gorriaren egoera larria dela eta, klubak entrenatzaile kargutik kendu du argentinarra.

Talde zuri-gorriak 13 partida daramatza irabazi gabe, eta 2. Mailara jaisteko postuetan dago. Sailkapeneko egoera larriaren ondorioz hartu du erabakia Josu Urrutiak.

Denboraldia hasi zenetik, bi partida besterik ez du irabazi Athleticek: Ligako lehenengoa, Leganesen kontra (2-1), eta Kopakoa, Huescaren aurka (4-0).

Klubak orain arte egindako lana eskertu nahi izan dio argentinarrari.