Athletic Club
12 milioiko etete klausula
Patxi Izco, Monrealengatik negoziatzeko prest Athleticekin izan ezik
Erredakzioa
Jokalaria eta talde nafarra kontratua berritzeko akordiora iritsi eta 2014. urtera arte luzatu dute bi aldeen arteko lotura. Osasunak ez dio beherapenik egingo Athletici 12 milioiko etete klausulan.
Nacho Monreal Osasunan beste bi urtez jarraitzeko akordiora iritsi da klubarekin eta bere kontratuan aipatzekomoduko datua aurki daiteke.
12 milioiko etete klausula izaten segituko du Monrealek, baina Athletici zuzendutakoa izango da. Hau da, edozein taldek jokalariarengatik galdetzen badu, Osasuna negoziatzeko prest izango da, baina Athleticek Monreal fitxatu nahi badu, 12 milioiak ordaindu beharko ditu, beherapenik gabe. Patxi Izcok presidenteak baieztatu du bitxikeria hau.