Publizitatea
Itxi

2018/12/22

12:07

Athletic Club

Lesioa

Lekueri ebakuntza egingo diote

Erredakzioa

Iñigo Lekue Athleticeko jokalariari 'odolik gabeko ebakuntza egingo diote datorren astean, gerrialde-zutabean duen diskopatiak normaltasunez entrenatzea eta jokatzea galarazten baitio'.

  • Iñigo Lekue. Argazkia: EiTB

    Iñigo Lekue. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Lekue Athleticeko jokalariari ebakuntza egingo diote datorren astean, "gerrialde-zutabean duen diskopatiak normaltasunez entrenatzea eta jokatzea galarazten baitio", Athleticek osasun-parte baten bitartez jakinarazi duenez.

Datorren astekoa, denboraldiko bigarren ebakuntza izango da Lekuerentzat, hegaleko jokalariari ebakuntza egin baitzioten abuztuan, eskuin hankako peroneo-maleoloko haustura sendatzeko.

Athleticen osasun-parteak Mikel Ricoren eta Alex Remiroren egoeraren berri ere eman du: "Ricok berregokitzapen prozesuarekin segitzen du, ezker hankako alboko perone-muskulu luzean duen tendinopatia sendatzeko. Hobera doa azken egunotan eta hurrengo astean bilakaera hobeagoa izango delakoan gaude", eta, Remirok, "ezin izan du aste honetako lan-saioetan parte hartu, lunbalgia zorrotza dela eta. Fisioterapia hartzen ari da eta hobekuntza arina izan du".



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;